Gizartea -
Gertaera
Petronorrek findegi bat gelditu du, tximiniako sugarrak areagotu ostean
FCC unitatean izandako "ezusteko" akats baten ostean gelditu dute findegia. Dena dela, datozen orduotan arazoa konponduta izatea espero dute arduradunek.
Agentziak | Erredakzioa
Petronor hidrokarburoen enpresak FCC unitateko findegia gelditu behar izan du ostiral goiz honetan, bertan izandako akats elektriko baten ostean tximinia bateko sugarrak “nabarmen handitu” baitira.
Muskizen (Bizkaia) kokatuta dagoen konpainia horrek azaldu duenez, goizalde honetan FCC unitateko (cracking katalitikoa) gas konpresorea “ezustean” gelditu da, eta akats horrek 3 zenbakidun tximistaren sugarrak nabarmen handitzea eragin izan du.
Gauzak horrela, enpresa horretako teknikariak gas konpresorea berriro ere martxan jartzen ahalegindu dira, baina ez dutenez haien helburua lortu, findegi hori gelditzea erabaki dute arduradunek. Ondorioz, sugarrak murriztea lortu dute, eta datozen orduotan findegia berrezarri ahal izatea aurreikusi dute.