Gizartea -
Nafarroa
Sakan batean trabatutako auto baten bidaiariak erreskatatu dituzte Bargotan
Ekaitz batek arrastaka eraman du autoa eta horren ondorioz, Corral del Cabezudo izenarekin ezaguna den zonaldean trabatuta geratu da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sakan batean trabatuta geratu den ibilgailu baten lau bidaiariak erreskatatu behar izan dituzte larunbat arratsalde honetan Bargotan (Nafarroa), Foruzaingoak aditzera eman duenez.
Ekaitz batek arrastaka eraman du autoa, eta 19:10ak aldera Corral del Cabezudo izenarekin ezaguna den zonaldean trabatuta geratu da.
SOS Nafarroak jazoeraren berri izan duenean, Lodosako eta Lizarrako suhiltzaileak mobilizatu ditu, eta Foruzaingoko trafiko-patruila bat. Orduan, ibilgailutik atera dituzte lau bidaiariak.
Ekaitzengatik alerta horian dago Nafarroa, AEMET Meteorologia Agentziaren arabera.