Gizartea -
Trafiko istripua
Motorzale bat hil da Donostia erdigunean izandako istripu batean
45 urteko donostiarrak San Martin kalea eta Foruen Pasealekua elkartzen diren puntuan izan du ezbeharra, eta litekeena da abiadura handiegian joan izana.
agentziak | erredakzioa
Donostiako 45 urteko motorzale bat hil da gaur Gipuzkoako hiriburuko erdigunean izandako istripu batean, Udaleko iturrietatik jakitera eman dutenez.
Ezbeharra 19:30 aldera gertatu da San Martin kalea eta Foruen Pasealekua elkartzen diren puntuan, oraindik argitzeke dauden arrazoiak medio, baina litekeena omen da abiadura handiegian joan izana, aipatu iturrien esanetan.
Istripua motorrak bakarrik izan du, zilindrada altuko BMWk, ezbeharra izan den lekuan bertan hil den gizonak gidatzen zuenak.
Osasun-zerbitzuetako langileek artatu dute hasieran motorzalea, baina ezin izan dute ezer egin suspertzeko.