Gizartea -
Zirkulazio istripua
Hildako bat eta zauritu larri bat Etulainen, bi autoren arteko istripuan
Ezbeharra N-121-A errepidean gertatu da, eta Donostiarako bi erreiak itxi behar izan dituzte istripuaren ondorioz.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gizonezko bat hil da Etulainen (Nafarroa), N-121-A errepidean bi autoren artean izandako istripuan, eta emakume bat larri zauritu da.
Bi autok aurrez aurre jo dute elkar, eta, ondorioz, gidarietako bat hil da eta bestea larri zauritu da, Guardia Zibilak jakinarazi duenez.
Guardia Zibilak hartu du bere gain istripuaren inguruko izapideak.
Ezbeharraren ondorioz, Donostiarako bi erreiak itxi behar izan dituzte, eta Guardia Zibila bidea txandaka ematen aritu da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea