Gizartea -
AP-8an
Emakume bat zauritu da Galdakaon izandako auto-istripu batean
Biktima autoan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute.
eitb.eus
29 urteko emakumezko bat zauritu da igande goiz honetan Galdakaon, bere autoa errepidetik atera ostean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Emakumezkoa, autoaren gidaria, bertan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute.
Ertzaintzak izapideak abiatu ditu, dirudienez, alkoholaren eta drogen eraginpean gidatzen baitzuen.
Trafiko-istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte AP-8 autobidean, Galdakaon, Kantabriarako noranzkoan. Dagoeneko ireki dute bidea erabat.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea