Gizartea -

Asteartean

Abisu horia muturreko tenperatura altuengatik

Abisua eguerditik 20:00etara egongo da indarrean. Egunaren amaieran, baliteke zaparrada trumoitsuak izatea.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko kostaldean eta barnealdean, muturreko tenperatura altuengatik. Atzo, kostaldean eta barnealdean izan zen indarrean, muturreko tenperatura altuak izan zirelako.

Abisua eguerditik 20:00etara egongo da indarrean.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, gaur, asteartea, egunaren hasieran, eguraldiak ildo beretik segituko du. Giroa eguzkitsua izango da, bero handia egingo du, eta hego-ekialdeko haizea bizi ibiliko da. Goizaldean, giro sargoria izango da hainbat tokitan, eta tenperatura minimoak ez dira ia 20 gradutik jaitsiko.

Eguerdian, kostaldean, haizea ipar-mendebaldera aldatuko da, tarteka indartsu, hasieran. Haizea aldatu ostean, hodeiak ugarituz joango dira eta tenperaturak behera egingo du. Arratsaldeak aurrera egin ahala, barnealdean ere aldatuko da haizea.

Egunaren amaieran, baliteke zaparrada trumoitsuak izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Iruñea gaur Nafarroa Gasteiz