Gizartea -
Sutea Nafarroan
Bost pertsona intoxikatu dira Fontellasen, sute batean kea arnasteagatik
Ibilgailuak konpontzeko HR Motor lantegian piztu da sua, zehazki, pintura kabinaren barruan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bost pertsona intoxikatu ziren atzo Fontellasen, horietako bat larri, mekanika lantegi batean piztutako sute batean.
Ondoezik sentitu ziren pertsona horiek guztiak lantegiko langileak dira, su-itzalgailuak hartuta garrak itzaltzen ahalegindu zirenak. Ibilgailuak konpontzeko HR Motor lantegian piztu zen sua, zehazki, pintura kabinaren barruan.
Kea arnastu zuten bost pertsona eraman zituzten Tuterako Reina Sofia ospitalera: bat larri dago, bi ez daude horren larri baina horien eboluzioaren zain daude, eta beste biak hobeto daude.
Nafarroako Foru Gobernuak jakinarazi duenez, larrialdi zerbitzuek 19:11n izan zuten sutearen berri, eta Tuterako suhiltzaileak bertaratu zituzten. Suhiltzaileek berehala hartu zituzten garrak mendean.
Suteak pintura kabinako makinak kaltetu zituen, eta lantegia ke eta kedarrez bete zen.
Foruzaingoak ikerketa abiatu du sua nola piztu zen argitzeko.