Gizartea -
Trafikoa
Hil egin da aurreko astean Etulainen auto-istripuz zauritutako emakumea
Hilaren 13an izandako istripuan, lekuan bertan hil zen beste autoaren gidaria, 93 urteko gizon zubietarra.
Erredakzioa | eitb.eus
Joan den astean Nafarroako Etulain herrian gertatutako istripuan larri zauritutako emakume iruindarra hil egin da.
20 urte zituen, eta Ekuadorren jaiotakoa ere, baina Iruñean bizi izan da azken bederatzi urteotan.
Hilaren 13an izandako istripuan, lekuan bertan hil zen beste autoaren gidaria, 93 urteko gizon zubietarra.
Zaurituak zainketa berezien unitatean eman ditu azken egunak, Nafarroako Ospitalean, baina zauri larriak zituen, eta, azkenean, esan bezala, hil egin da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea