Gizartea -

Iragarpena

Kazkabarrarekin batera, tenperaturak behera

Arratsaldean, ipar haizea sartu da, eta lainoak eta kazkabar-erauntsi mardulak ekarri ditu Euskal Herriko hainbat lekutara.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Txingor-zaparrada ikusgarria, Bilbon

1:43

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko hainbat lekutan eroritako kazkabar-erauntsi mardulak azkena eman dio egunotako beroari eta muturreko tenperatura altuengatik jarritako abisu horiari.

Ekaitz gogorrak, haizearekin, trumoiekin eta kazkabarrarekin batera, argindarrik gabe utzi ditu zenbait orduz Legazpiko (Gipuzkoa) 2.000 herritar, Antzuola parean sare elektrikora zuhaitz bat erori baita.

Gipuzkoan bertan, Ordizian, 70 urteko pertsona bat Zumarragako Ospitalera eraman dute zaurituta, Oiangun arbola bat gainera erori ostean.

Goierrin bertan, trenbideko bide bat bakarrik dago irekita Ormaiztegi eta Zumarraga artean, zuhaitz bat katenaria gainera erori baita.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak abisu horia zuen ezarrita gaurko, muturreko tenperatura altuak espero baitzituzten kostan, isurialde atlantikoaren barrualdean eta trantsizioko eremuan.

Eguerdira edo arratsaldera arte, eguna oso beroa izan da, atzo bezala, baina haizeak ipar-ekialdera jo du kostan, ufada gogorrekin hasieran, eta lainoak eta tenperatura baxuak ekarri ditu, txingorrarekin batera.

Udako ekaitz gogorrak izan dira protagonistak Euskal Herri osoan
Udako ekaitz gogorrak izan dira protagonistak Euskal Herri osoan
Udako ekaitz gogorrak izan dira protagonistak Euskal Herri osoan

1:31

Iragarpena

Bihar, asteazkena, tenperatura jaitsi egingo da, iparraldean bereziki. Goizaldean, zaparradak eta ekaitzak izan daitezke han-hemenka, baina ondoren atertzera egingo du. Ipar-haizea ibiliko da, eta zerua nahikoa hodeitsu egongo da isurialde atlantikoan; hegoaldean, berriz, giro eguzkitsua nagusituko da. Goiza lasai samarra izango da, baina arratsaldetik aurrera euria egingo du berriro, eta ekaitzen bat izan daiteke egunaren amaieran, bereziki Nafarroan eta Iparraldean. Beroa nabarmen arinduko da isurialde atlantikoan, eta maximoak 30 ºC azpitik geratuko dira. Nafarroa erdialdean eta hegoaldean, berriz, arratsaldeak aurrera egiten duen heinean sumatuko da tenperatura jaitsiera; ondorioz, maximoek 30 ºC-ren muga gaindituko dute beste behin.

Ostegunean, giro freskoagoa eta euria izango dira protagonista. Zerua oso hodeitsu egongo da, eta, oro har, euri txikia egingo du, ipar partean eta goizean bereziki. Iparraldeko haizea ibiliko da denean, eta tenperatura maximoak asko jaitsiko dira, kostaldean izan ezik; jaitsiera txikiagoa izango da bertan.

Ostiraletik aurrera, eguraldiak hobera egitea espero da, zerua argiago egongo da, eta litekeena da asteburuan tenperaturak gora egitea.

Eguraldiaren iragarpena ikusi eitb.eus-en, eta argazkiak bidali.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Donostia bideoak Iruñea Eguraldia Bilbao Gizartea bideoak Gasteiz albisteak Ordizia Albisteak Harri-erauntsia