Gizartea -
Zirkulazioa
Bost kilometrorainoko ilarak sortu dira Galdakaon istripu baten ondorioz
AP-8an, Irunerako noranzkoan, izan den talkaren ondorioz, hiru erreiak itxi behar izan dituzte hasieran, baina errepidea guztiz zabaldu dute eta trafikoa normal dabil jada.
eitb.eus
Bost kilometrorainoko ilarak sortu dira Galdakaon (Bizkaia) AP-8an, Irunerako noranzkoan, bi ibilgailuk izan duten istripuaren ondorioz.
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak adierazi duenez, istripuak hiru erreiak ixtea eragin du hasiera batean.
Ondoren, erreiak banan-banan ireki dituzte, baina guztiak zabaldu dituzte minutu batzuk geroago, eta zirkulazioa normaltasunera bueltatu da.
Halere, ordu horretan ibili ohi den ibilgailu kopuruaren ondorioz, auto andana pilatu da, baina, esan bezala, autoen joan-etorria normala da jada.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea