Gizartea -
Nafarroa
Bi gizon atxilotu dituzte Iruñeko enpresa batean lapurreta egitea egotzita
23 eta 26 urteko bi iruindar dira atxilotuak, eta 22.000 euroko balioa duten tresnak ostea leporatzen diete.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nafarroako Foruzaingoak 26 eta 23 urteko bi iruindar atxilotu ditu, Iruñeko enpresa batetik 22.000 euroko balioa duten tresnak ostea leporatuta, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez.
Atxilotuek aurrekariak dituzte. Antza denez, enpresaren sarrerako langa irekita zegoela baliatu zuten barrura sartzeko. Behin bertan zeudela, furgonetara sartu zituzten erremintak.
Enpresako segurtasun kamerek grabatutako irudiei esker, Foruzaingoak ibilgailua identifikatu, eta barruan zihoazen bi lagunak atxilotu ditu.
Material guztia txatarra gisa saldu zuten, baina guztia berreskuratu ahal izan dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea