Gizartea -

istripua

19 urteko motozale bat hil da Ezkabako gotorlekurako errepidean (Nafarroa)

Gidatzen ari zen motoa errepidetik atera da eta ezponda jo du.

Istripua gertatu den tokia. Argazkia: Foruzaingoa
Istripua gertatu den tokia. Argazkia: Foruzaingoa
Istripua gertatu den tokia. Argazkia: Foruzaingoa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 urteko motozale irurtzundar bat hil da gaur goizean Berriobeitin (Nafarroa), Ezkabako gotorlekura daraman errepidean izandako istripu batean, Foruzaingoak eitb.eus-i jakitera eman dionez.

Foruzaingoak goizeko zazpiak aldera izan du gertatutakoaren berri, eta patruila bat ezbeharraren lekura (Ezkabako gotorlekura igotzeko errepideko 5,9. kilometroa) iritsi denean, haren hilotza aurkitu dute foruzainek.

Itxura guztien arabera, motoa errepidetik atera da eta ezponda jo du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Albisteak Nafarroa Gaurko azken orduko albistea