Gizartea -
Nafarroa
43 urteko gizonezko bat hil da Donezteben, ibilgailu batek harrapatuta
Hildakoa Torrelavegako bizilaguna da. Gidaria, 19 urteko doneztebarra, onik atera da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Torrelavegako (Kantabria) 43 urteko bizilagun bat hil da bart Donezteben, ibilgailu batek harrapatuta.
Istripua 23:55ean gertatu zen, N-121-A errepideko 48,7. kilometroan. Nafarroako Larrialdi Zerbitzuek dei bat jaso zuten istripua izan berritan, ibilgailu batek oinezko bat harrapatu zuela eta hilda zegoela jakinarazteko.
Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez, hildakoak (O.G.F.) 43 urte zituen eta Torrelavegako bizilaguna zen. Gorpua Iruñeko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman zuten, autopsia egitera.
Gidaria, 19 urteko doneztebarra, onik dago.
Foruzaingoak bere gain hartu du gertatutakoa argitzeko ardura.