Gizartea -
Gipuzkoa
Txirrindulari bat zauritu da Irunen, auto batek harrapatuta
Hondarribiko 80 urteko gizonezkoa da biktima, eta Bidasoa
Agentziak | Erredakzioa
Hondarribiko 80 urteko gizon bat zauritu da gaur goizean Irunen, N-121-A errepidean, BMW auto batek harrapatuta. Behobia auzoaren parean gertatu da ezbeharra, Segurtasun Sailak Europa Press agentziari jakinarazi dionez.
Istripua goizeko 11:00etan jazo da, eta zauritua Bidasoako Ospitalera eraman dute.
Beste hiru zauritu, GI-20 errepidean izandako istripu batean
Bestalde, SOS Deiak zerbitzuaren arabera, beste hiru pertsona zauritu dira GI-20 errepidean izandako istripu batean. Hirurak Donostia Ospitalera eraman dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea