Gizartea -
Paella txapelketa
Aixerrotan zauritutako bost emakumeetatik lauk Gurutzetan jarraitzen dute
Horietako bat larri dago, gorputzaren % 60 erreta baitauka; beste hirurak "egonkor" daude. Ertzaintzak atestatua egingo du.
agentziak
Atzo, igandea, Aixerrotako (Getxo) paella txapelketan izan zen eztandaren ondorioz zauritutako bost emakumeetatik lauk Gurutzetako Ospitaleko Erredura Handien Unitatean jarraitzen dute; horietako bat larri dago.
Ospitaletik Eferi adierazi diotenez, Erredura Handien Unitatean dauden lau emakumeetatik bat larri dago, gorputzaren % 60 erreta. Gainerakoak, berriz, "egonkor" daude.
Ikerketari dagokionez, Ertzaintzak atestatua egingo du gertatutakoaren nondik norakoak argitu, eta, hala badagokio, erantzukizun judizialak zehazteko.
Ezbeharra arratsaldean gertatu zen. Han zegoen pertsona batek lehergaia bota omen zuen sutara, eta horrek eragin omen zuen leherketa.
Bestalde, Imanol Landa Getxoko alkateak tamalgarritzat jo du gertatutakoa, eta biktimak ahalik eta arinen sendatzea espero duela esan du.
Getxoko alkatea (atzo bertan agertu zuen bere atsekabea, gertatutakoaren berri izandakoan) zaurituen egoera gertutik jarraitzen ari da, eta ahalik eta lasterren osatzea opa die biktimei.