Gizartea -

Adingabeei

Vianan baimenik gabe saltzera bideratutako 8.343 petardo atzeman dituzte

Foruzaingoak ofizioz jardun du, adingabeen segurtasuna bermatzeko, inguruan egon daitezkeen beste pertsona batzuei kalterik ez egiteko eta suteak saihesteko.

Baimenik gabe saltzera bideratutako 8.343 petardo atzeman dituzte. Argazkia: Foruzaingoa (Twitter)
Baimenik gabe saltzera bideratutako 8.343 petardo atzeman dituzte. Argazkia: Foruzaingoa (Twitter)
Baimenik gabe saltzera bideratutako 8.343 petardo atzeman dituzte. Argazkia: Foruzaingoa (Twitter)

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vianako jaietan kalean saltzera bideratutako 8.343 petardo atzeman ditu Nafarroako Foruzaingoak. Ohar baten bidez jakinarazi dutenez, adingabeei baimenik gabe saltzen zizkieten.

Foruzaingoak petardoz betetako 151 kutxa atzeman ditu orotara, eta materiala konfiskatu, eta zigor espedientea ireki die saltzaileei. Era berean, Herritarren Segurtasunerako Legearen kontrako arau-haustea egotzi dizkie, debekatuta baitago horrelakoak baimenik gabe saltzea.

Foruzaingoak ofizioz jardun du, adingabeen segurtasuna bermatzeko, inguruan egon daitezkeen beste pertsona batzuei kalterik ez egiteko eta suteak saihesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Delituak albisteak Gizartea Viana albisteak Gaurko azken ordukoa