Gizartea -
Zezenketa
Aske zegoen bigantxa bat hil da Tuterako entzierroan parte hartu ostean
Zezen-plazara atera berritan, animaliak oso indartsu jo du ezkutaleku bat, eta ia berehala hil da, kolpe gogorraren ondorioz.
Agentziak | Erredakzioa
Bigantxa bat hil da gaur goizean, Tuterako (Nafarroa) zezen-plazan, deslai zegoela kolpe bat jaso ondoren, herriko festen bigarren entzierroaren ostean, Foruzaingoak jakitera eman duenez.
Zezen-plazara atera berritan, animaliak indarrez jo du ezkutaleku bat, eta ia berehala hil da, kolpe gogorraren ondorioz, gertakari horren lekuko izan diren ikusle batzuek azaldu dutenez.
Bertan zeuden unai eta zaldi-mutilek toldo batekin estali dute berehala, eta plazako langileek garabi batekin eraman dute animaliaren gorpua plazatik.
Gaurko entzierroa Jose Antonio Baigorri ?El Pincha? Lodosako ganadutegiak egin du.