Gizartea -
Ezbeharra
Leioako bi emakume hil dira Zaragozan izandako zirkulazio istripu batean
Gainera, beste pertsona bat larri zauritu da. Hirurak senideak ziren. Ezbeharra Boquiñeni herrian jazo da.
eitb.eus
Leioako (Bizkaia) 63 eta 86 urteko bi emakume hil dira eta lurralde bereko 63 urteko gizon bat larri zauritu da Boquiñeni herrian (Zaragoza, Aragoi) izandako zirkulazio istripu batean.
Hirurak senideak ziren. Hain zuzen ere, bi hildakoak gizonezkoaren ama eta emaztea ziren.
Ezbeharra 16:00etan jazo da, AP-68 autobidean, Zaragozarako noranzkoan. Ordu horretan, hiru biktimak zihoazen autoa bidetik atera eta irauli egin da.
Suhiltzaileek ibilgailutik atera behar izan dituzte bi hildakoak eta larri zauritutakoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea