Gizartea -

ISTRIPUAK

Lau txirrindulari zauritu dira, bat larri, Nafarroan izandako bi erorikotan

Lehendabiziko ezbeharra Zuñiga parean jazo da, eta bertan hiru txirrindulari zauritu dira. Bigarren gertaera Urkiaga mendatean gertatu da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizean, 10:00ak inguruan, hiru txirrindularik erorikoa izan dute, NA-132A errepidetik beste zazpi kiderekin batera zebiltzala, Zuñiga parean.

Erorikoaren ondorioz zenbait zauri izan dituzte txirrindulariek, eta horietako bat, Lizarrakoa bera, larri eraman dute Nafarroako Ospitalgunera helikopteroz, buruan kolpea zuela.

Beste biak Aiegi eta Deierrikoak dira, eta  zauri arinak izan dituzte, ondorioz Lizarrako ospitalean artatu dituzte.

Urkiagako mendatean

Bestalde, laugarren txirrindulari bat ere zauritu egin da izan du Urkiaga mendatetik, zebilela bizikleta gainetik erori ostean. Bigarren ezbehar hori NA-138 errepideko 20,5 kilometroan jazo da 12:18 inguruan, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Lepauztaia hautsita eta traumatismo anitzak zituenez, helikopteroz eraman behar izan dute ospitalera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Nafarroa Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea