Gizartea -

LAPURRETA SAIAKERA

Bi lagun zauritu dituzte balinezko arma batekin Derioko banketxe batean

Banketxeko langile batek eta bezero batek zauri arinak izan dituzte, aire konprimatuzko arma batekin egindako balinezko tiroengatik.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Norbanako batek Derioko (Bizkaia) banketxe batean sartu da gaur goizean, eta bertako langile bat eta bezero bat

Norbanako batek Derioko (Bizkaia) banketxe bateko langile bat eta bertan zegoen bezero bat zauritu ditu gaur goizean, aire konprimatuzko arma batekin egindako balinezko tiroengatik.

Ertzaintzak Derioko banketxe batean gertatzen ari zen balizko atraku saiakera baten abisua jaso du goizeko 9:45 inguruan.

Horren aurrean, Segurtasun Sailak hainbat patruila bertaratu ditu, eta banketxe barruan arma bat zeraman norbanako bat zegoela egiaztatu ahal izan dute.

Agenteak banketxera sartu, norbanakoari arma kendu eta hura atxilotzea lortu dute. Gerora egiaztatu dutenez, aire konprimatuzko armaz gain, ukabil amerikar bate eta labana bat zeuzkan soinean.

Dirudienez, atxilotua hainbat aldiz sartu da banketxera aztoratuta, eta halako batean langile bati oldartu zaio eta tiro egin dio aire konprimatuzko armarekin.

Bezero batek ere aurre gin dio eta hark ere balin tiro bat jaso du.

Langileak zein bezeroak zauri arinak izan dituzte; lehendabizikoak, besoan; bigarrenak, bekokian, eta osasun zentro batean artatu dituzte.

Ertzaintzak polizia-etxera eraman du atxilotua, eta gertaeraren nondik norakoak ikertzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea Albisteak Derio albisteak