Gizartea -
HILKETA
Emakume bat erail dute Alcorconen, sastakatuta
Poliziak emakumearen pisukidea atxilotu dute ustezko hiltzailea delakoan. Halaber, Poliziaren iturriek ukatu egin dute gertatutakoa genero indarkeria kasu bat izatea.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
36 urteko emakume bat erailda aurkitu dute ostegun arratsaldean etxean, Alcorcon udalerrian, bi sastakada zituela, Poliziaren iturriek jakitera eman dutenez.
Poliziak 15:20 inguruan jaso du abisua, pertsona bat hilik egon zitekeela ohartarazteko. Bertaratu eta biktimaren etxebizitzara sartu direnean, emakumearen gorpua aurkitu dute. Dirudienez, ordu batzuk zeramatzan hilik.
Ikerketa abiatu dute heriotzaren nondik norakoak argitzeko.
Emakumearen pisukidea atxilotu dute
Poliziak emakumearen pisukidea atxilotu du ustezko hiltzailea delakoan, Polizia iturriek baieztatu dutenez.
Halaber, ukatu egin dute gertatutakoa genero indarkeria kasu bat izatea.
Atxilotua polizia-etxera eraman dute gertatukoaren inguruan galdekatzeko.
Bestalde, Alcorcongo Udalak bost minutuko bilkura isila deitu du ostiralerako, hilketa gaitzesteko.