Gizartea -
Sutea nafarroan
Faltzesko sutea, kontrolatuta baina zaintzapean
Bart kontrolpean hartu dute, baina suhiltzaileek bertan jarraituko dute berriz indartu ez dadin.
eitb.eus
Asteazken arratsaldean Faltsez Nafarroako herrian piztutako sutea kontrolpean hartu dute bart suhiltzaileek, tenperatura altuek (40 ºC ingurukoak) eta haizearen norabide aldaketak atzo berriro piztu eta gero.
Hala, suhiltzaileen lau taldek gaua eman dute inguruan, garrak berriz piztuz gero lehenbailehen itzaltzeko.
Sutea asteazkenean piztu zen, 20:00ak pasatxo zirenean, herri nafarran, hirigunetik gertu.
Ordutik aurrera, suhiltzaileen zenbait taldek etenik gabe jardun dute suaren aurka.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea