Gizartea -
Istripua
Etxetresnak zeramatzan kamioi bat irauli da Tutera parean
Suhiltzaileak eta foruzainak joan dira istripuaren tokira, desbideratzeak seinalatzeko.
Agentziak | Erredakzioa
Etxetresnak zeramatzan kamioi bat irauli egin da NA-160 errepideko 8. kilometroan, Tutera parean, Nafarroako Suhiltzaileek eta Foruzaingoak aditzera eman dutenez.
Ibilgailuko gidaria onik atera da, eta istripuaren ondorioz 1.000 litro gasoil isuri dira bidera.
Suhiltzaileak eta foruzainak joan dira istripuaren tokira, desbideratzeak seinalatzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea