Gizartea -

Trafikoa

Pertsona bat zauritu da N-1ean, Beasainen, bi autok talka eginda

Autoetako bat iraulita geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute gidaria. Ilarak sortu dira Gasteizko noranzkoan.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi autoren arteko istripua izan da goizean N-1 errepidean, Beasainen, Gasteizko noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Pertsona bat zauritu da.

Ezbeharra 09:15 aldera jazo da. Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, bi autok talka egin dute eta horietako bat iraulita geratu da. Gidaria barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Zumarragako Ospitalera eraman dute, zaurituta.

Hasiera batean, errepidea itxi behar izan dute Gasteizko noranzkoan. 09:45 aldera, errei bat ireki dute, baina ilarak sortu dira. 11:00etarako erabat garbitu dute bidea, eta zirkulazioa bere onera etorri da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Trafikoa Gipuzkoa Bizkaizko trafiko telefonoa Trafiko webkamerak Beasain N-1