Gizartea -
Ipar Euskal Herria
Molotov koktelak, Baionako meskitaren kontra
Erasoa astelehen goizaldean jazo zen, eta kalte materialak egin zituen eraikinaren atzealdean. Ez zen inor zauritu.
EiTB.EUS
Molotov koktelak jaurti zituzten astelehen goizaldean, abuztuaren 7an, Baionako meskitaren kontra, France Bleu irrati kateak bere webgunean gaur jakinarazi duenez.
Erasoak kalte materialak utzi zituen eraikinaren atzealdean. Zorionez, ez zen inor zauritu.
Irratiak jasotakoaren arabera, astelehen goizean ohartu ziren meskitako arduradunak gertatutakoaz, eta salaketa jarri zuten arratsaldean. Ikerketa abiatu dute.
Aurretik ere eraso diote meskita horri. 2015eko urtarrilean, pintadak egin zituzten tenpluaren sarreran, Charlie Hebdo aldizkariaren kontrako atentatua izan ondoren.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea