Gizartea -

Huesca

Panticosan desagertutako Aretxabaletako mendizale baten bila ari dira

Badirudi 20 urteko gaztea ostiralean desagertu zela Panticosa inguruan, bakarrik ibilbide bat egitera irten ostean.

Panticosa. Artxiboko irudia. EiTB.
Panticosa. Artxiboko irudia. EiTB.
Panticosa. Artxiboko irudia. EiTB.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibila Panticosan (Huesca) desagertutako Aretxabaletako (Gipuzkoa) mendizale baten bila ari da. 20 urteko gaztea ostiralean desagertu zen, bakarrik ibilbide bat egitera irten ostean.

Aretxabaletako mendizalea etxera itzultzen ez zela ikusita, ostiral arratsaldean eman zuen abisua gaztearen sendiak, Guardia Zibilak igande honetan jakinarazi duenez.

Guardia Zibileko mendiko erreskate taldeak larunbat goizean hasi zituen bilaketa lanak, baina oraindik ez dutenez Panticosan desagertutako mendizalea aurkitu haren bila jarraitu dute igandean. Agenteek astelehen goizean ekingo diote berriro bilaketa lanei.

Altuera handiko eremu batean desagertu denez, helikoptero bat erabiltzen ari dira inguruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Aretxabaleta Mendiko istripuak gaur Mendi albisteak gaur Pirinioetako albisteak Debagoieneko azken ordukoa Aragoi gaur