Gizartea -
Nafarroa
Hainbat zauritu larri, tartean adingabeak, Tiebasen izan den istripu batean
Bi autok talka egin dute aurrez N-121 errepidean. Sei pertsona zauritu dira istripuan eta, horien, artean hiru adingabe daude gutxienez.
agentziak | erredakzioa
Hainbat lagun larri zauritu dira Tiebas Nafarroako udalerriaren parean izan den auto istripu batean, bi autok aurrez talka eginda. Zaurituen artean hiru adingabe daude, gutxienez.
Foruzaingoak adierazi duenez, gertaera 09:12 inguruan izan da, N-121 errepideko 18. km-an (Iruñea-Tutera), Tiebas eta Muru Artederreta artean.
Talkaren ondorioz, sei pertsona zauritu dira, horietatik hori adingabeak, eta Nafarroako Ospitalera eraman dituzte.
Foruzainak, suhiltzaileak eta zenbait anbulantziak bertaratu dira hara.
Zirkulazioa eten egin dute zaurituak ospitalera eraman, ibilgailuak kendu eta errepidea garbitzen zuten bitartean.