Gizartea -

Gertaera

Langile bat zauritu da Erandioko enpresa batean izandako sutean

Langilea Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute, kea arnasteagatik.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat ospitalera eraman behar izan dute, kea arnasteagatik, Erandioko (Bizkaia) metalurgia-enpresa batean piztutako tamaina txikiko sute baten ondorioz. Langileak 42 urte ditu eta Muskizkoa (Bizkaia) da.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, sutea pizteko arrazoiak ikertzen ari dira. 05:00ak baino lehen izan da, Erandioko Axpeko erriberan.

Suhiltzaileak bertaratu dira, eta azkar itzali dituzte sugarrak.

Halere, langile bat Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute, kearen ondorioz.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erandio Suteak gaur Gaurko azken ordukoa