Gizartea -

Nafarroa

Motor gidari bat larri zauritu da istripu batean Izaban

Istripua NA-137 errepideko 52. kilometroan izan da. Lekura Zangozatik anbulantzia bat, eta Iruñetik helikoptero medikalizatu bat bertaratu dira istripuaren tokira.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat larri zauritu da igande goiz honetan Izaban (Nafarroa), motorra gidatzen ari zela bidetik atera ostean.

Guardia Zibilak jakitera eman duenez, zirkulazio istripua NA-137 errepideko 52. kilometroan izan da. Hala, gertatutakoa argitzeko asmoz ikerketa abiatu dute.

Lekura Zangozako anbulantzia bat hurbildu da, eta Iruñetik helikoptero medikalizatu bat bertaratu da. Era berean, Gurdia Zibileko hainbat patruila izan dira lekuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Gaurko albisteak Nafarroan EAE albisteak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea