Gizartea -

Polemika

Bilboko txosnak, Hontzaki kendutakoa bezalako kartelez beteta

Ia txosna guztiek erakutsi dituzte atzo Ertzaintzak Hontzak konpartsaren txosnatik kendutako irudiaren kopiak, zeinetan Kristoren irudia ikus baitaiteke, ondoan okela zatiak dituela.

Ertzaintzak irudia kendu zuen astelehen goizean
Ertzaintzak irudia kendu zuen astelehen goizean
Ertzaintzak irudia kendu zuen astelehen goizean

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko txosnak atzo epailearen aginduz Ertzaintzak Hontzak konpartsaren txosnatik kendutakoa bezalako irudiez bete dira atzo arratsaldetik. Gotzaintzak salaketa jarri zuen, irudia “biraoa” zelakoan, eta hainbat ertzainek txosnatik kendu zuten atzo (astelehena) goizean, epailearen aginduz.

Ia konpartsa guztien txosnetan erakutsi dute irudi hori: kristo gurutziltzatua, ondoan hainbat okela zati dituela.

Hontzak konpartsaren txosna apaintzen zuen irudian, “Vatikanoko harategiak” izenekoan, Jesusen okelaren ataltzea erakusten zen, Vatikanoko kupularen azpian, “Hartzazue eta jan, nire gorputza da ta” idatziarekin.

“Elkartasuna erakutsi”

Oihane Pascual Bilboko Konpartsetako kideak azaldu duenez, Hontzakekiko elkartasuna “erakusteko” jarri dute konpartsek kartela, ulertzen baitute dekorazioa kenduta talde honi eta adierazpen askatasunari eraso egin dietela.

“Gure ustez, jai esparruan eta jai eredu honetan zilegi dira kritika eta satira, umoretik jota betiere”, esan du.

Konpartsen jokaerari buruz galdetu diotenean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du ez duela “keinurik” balioztatu nahi, eta jaien “benetako protagonista” errespetua izan behar dela.

Udaleko buruaren esanetan, epaileak erabakiko du, dagokionean, kendutako kartelak adierazpen askatasunari dagozkion edo ez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Bilboko azken albisteak Gizartea bideoak Jaiak