Gizartea -

Capbretonetik

Hondarribira eraman dituzte Ondarroako ontzi bateko bi arrantzale

Zaurituta zeuden Capbretoneko kostaldean, Baionatik 23 bat kilometrora, eta helikopteroz eraman dituzte. 'Ur Ertza' ontziko arrantzaleak dira.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itsas Salbamenduko helikoptero batek, Helimer 213ak, Ondarroako arrantza-ontzi bateko bi tripulatzaile eraman ditu Capbretoneko kostaldetik (Frantzia) Hondarribira (Gipuzkoa). Biak zaurituta zeuden.

15:06ak aldera, 'Ur Ertza' Ondarroako ontziaren armadoreak Sos Deiaki deitu dio, xede izanik esatea bi tripulatzaile zaurituta zeudela eta arreta medikua behar zutela.

Europa Pressi Itsas Salbamenduak jakitera eman dionez, segituan, Bilboko Koordinazio Zentrotik, Helimer 213 abiatu dute; Capbretoneko ipar-mendebaldean zegoen ontzia, kostaldetik 19 bat miliara.

Helikopteroak bi arrantzaleak eraman ditu; batak espainiar nazionalitatea du, eta besteak senegaldarra. Lehenak, zauri itxia zuen eskuineko hankan, eta bigarrenak, aldiz, kolpe bat gerrian; antza, kable batek eragindakoa.

Helimer helikopteroak bi langileak hartu ditu, eta Hondarribira eraman. Anbulantzia batek, gerora, Donostiako Ospitalera eraman ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Frantzia Hondarribia albisteak Ondarroa argazkiak Gaurko azken ordukoa Arrantza albisteak 2024