Gizartea -
Gertaera
Hiru edukiontzik su hartu dute Gasteizen, eta sei auto kaltetu dira
Gertaerak goizeko 02:00etan izan dira, Bernal Diaz de Luco kalean, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik.
EITB.EUS
Hiru edukiontzi kiskali dira Gasteizen, sute baten ondorioz, eta sei autotan kalteak eragin dituzte, asteazken honetan, Segurtasun Sailak jakitera eman dutenez.
Gertaerak goizeko 02:00etan izan dira, Bernal Diaz de Luco kalean, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik. Hiru edukiontzik su hartu dute, eta sei autoetan kalte materialak eragin dituzte. Etxe-aurrean ere kalteak izan dira, baina suhiltzaileek ez dute inor etxetik atera beharrik izan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea