Gizartea -

Gertaera

Gizon bat hil da Bilboko itsasadarrera erori eta buruan kolpea hartuta

Pertsona batek uretara salto egin du laguntzeko eta ateratzea lortu, baina ezin izan dute suspertu.

Gertaera jazo den lekua. Argazkia: EiTB
Gertaera jazo den lekua. Argazkia: EiTB

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

41 urteko gizonezko bat hil da gaur, ostirala, goizaldean, Bilboko itsasadarrera erori eta eskailera batzuekin buruan kolpea hartuta. Istripua Urazurrutia kalean izan da, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.

Gertaera 04:45 inguruan jazo da, antza denez, gizona itsasadarrera jausi denean. Pertsona batek laguntzeko uretara salto egin eta ateratzea lortu du, konorterik gabe.

Ondoren, suhiltzaileak eta osasun zerbitzuak bertaratu dira lekura. Suspertzen saiatu diren arren, ezin izan dute lortu, eta medikuak heriotza baieztatu du handik gutxira.

Zenbait lekukoren arabera, gizona uretara erori da, eta itsasadarrera jaisteko eskailerekin hartu du buruan kolpea.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak