Gizartea -

Eguraldia

Abisu horia ezarri dute Hego Euskal Herrian euriagatik

Euskalmeten arabera, zenbait lekutan zaparradak handiak izan daitezke eta txingorra egin dezake.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasun Departamentuak abisu horia ezarri du arratsalderako euriagatik Euskal Autonomia Erkidegoan. Arratsaldeko hiruetan aktibatuko da abisua, eta gauerdia bitartean iraungo du.

EAEko zenbait lekutan ordubetean 15 litro metro karratuko baino gehiago pilatu daiteke. Egunaren bigarren partean, Kantauri isurialdean, pilatutako euria 30-40 litro metro karratuko baina handiagoa izango da, bereziki ekialdean.

Euskalmeten arabera, zenbait lekutan zaparradak handiak izan daitezke eta txingorra egin dezake.

AEM agentziak ere abisu horia ezarri du Nafarroan arratsalderako, euriagatik eta ekaitzagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia Gaurko azken orduko albistea