Gizartea -

Alacant

Eldako 8 urteko umea itota hil zela iradoki du autopsiak

Dena dela, ez dute beste hipotesirik baztertu, adingabeak hainbat gaixotasun zituelako.

Eldako Don Quijote kalean jazo zen erasoa, asteazkenean. EFE
Elda. EFE
Eldako Don Quijote kalean jazo zen erasoa, asteazkenean. EFE

agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazkenean Eldan (Alacant) hildako 8 urteko umea itota hil zela iradoki du gorpuari egindako autopsiak. Bi gizonek adingabeari eta harrerako aitaren bikotekideari eraso zioten; umea bertan hil zen, eta emakumeak zauri arinak izan zituen.

Autopsiaren emaitza, dena den, ez da argia, eta ikerlariek ez dituzte beste hipotesiak baztertu nahi izan. Izan ere, mutikoak hainbat gaixotasun zituen, eta gorpuak ez zuen indarkeria zantzurik.

Badaezpada, gorpuaren lagin biologikoak bidali dituzte Madrilgo Toxikologia Institutura.

Umearen aldeko hileta gaur egingo dute Eldan. Dolu-eguna izendatu du Udalak.

Erasoa zergatik egin ote zuten galdetu diote gaur Juan Carlos Moragues Espainiako Gobernuak Valentzian duen ordezkariari. Nabarmendu duenez, gertakaria "ikertzen ari dira", eta beraz, "zuhurtzia" eskatu du, auzia "sekretupean" baitago.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gizartea bideoak Albisteak Nerabezaroa albisteak Valentzia gaur