Gizartea -
Kadaguako igarobidean
Bost zauritu, horietako bi adingabe, Balmasedan izandako istripu batean
Ostiral honetako arratsaldean gertatu da, Kadaguako igarobidean. Ordezko bide bat erabili behar izan dute gidariek, eta auto-ilarak sortu dira.
Agentziak | Erredakzioa
Bost lagun zauritu dira ostiral honetako arratsaldean BI-636an izandako zirkulazio-istripuan, Kadaguako igarobidean, Balmaseda parean, Ertzaintzak jakitera eman duenez.
17:00etan izan da zirkulazio-istripua, Balmaseda ondoan, Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez.
Hiru autoren arteko talkaren eraginez hiru pertsona harrapatuta geratu dira, horietako bi lagun auto batean eta bat beste batean. Lekura hurbildu diren suhiltzaileek atera behar izan dituzte autoetatik.
Zauritutako hiru lagun Gurutzetako Ospitalera (Barakaldo) eraman dituzte, eta beste bi Basurtuko Ospitalera (Bilbo), baina oraindik ez dute haien egoeraren berri eman.
Zirkulazio-istripuaren ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira errepidean. Ostiral arratsaldeetan, gainera, auto askok BI-636 errepidea hartu ohi dute Burgos iparraldera joateko asmoz.