Gizartea -
TRAFIKOA
Pertsona bat zauritu da Alegian, gidatzen ari zen ibilgailua iraulita
Istripuaren ondorioz, bi kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira. Erreietako bat itxita egon da, harik eta ibilgailua erretiratu duten arte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Pertsona bat zauritu da, gaur goizean, Alegian, gidatzen ari zen ibilgailua iraulita, N-1 errepidean, Gasteizko noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 08:00etan izan da ezbeharra, 432 kilometroaren parean. Ondorioz, erreietako bat itxi egin dute, eta auto-ilarak sortu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea