Gizartea -

Trafikoa

69 urteko txirrindulari bat zauritu da Urdulizen auto batek harrapatuta

Istripua 13:00ak aldera gertatu da, BI-634 errepidean. Biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

69 urteko txirrindulari bat zauritu da larunbat arratsalde honetan ibilgailu batek harrapatuta, BI-634 errepidean, Urduliz parean (Bizkaia), Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Harrapaketa 13:00ak aldera jazo da, eta biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea