Gizartea -

Nafarroa

Iruñeak hiri-mugikortasunerako plan berria jarri du abian

Proiektu horri esker, erdiguneko hainbat kale oinezkoentzat egingo dituzte, eta trafiko-erregulazio berria abian jarriko dute, besteak beste.

Iruñeko erdiguneko hainbat kale oinezkoentzat egingo dituzte. Argazkia: EiTB
Iruñeko erdiguneko hainbat kale oinezkoentzat egingo dituzte. Argazkia: EiTB
Iruñeko erdiguneko hainbat kale oinezkoentzat egingo dituzte. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hirigune Atsegin Egiteko Plana herritarrei aurkezteko ekitaldian parte hartu du igande honetan Joseba Asiron Iruñeko alkateak. Herritarren (adinekoen eta haurren, bereziki) aisialdirako kaleak berreskuratzearen aldeko plana dela azaldu du.

Hirigune Atsegin Egiteko Plana dela-eta, Iruñeko erdiguneko hainbat kale oinezkoentzat egingo dituzte, autobusa Alde Zaharreraino eramango dute eta trafiko-erregulazio berria abian jarri.

Gauzak horrela, zabalguneetako eta Alde Zaharreko 12 kale baino gehiago oinezkoentzat egingo dituzte. Horrela, ibilgailu pribatuen erabilera murriztuko eta bizikleta bezalako garraio jasangarrien aldeko apustua egingo dute.

Taconera kalean gaur izandako ekitaldian Asironek adierazi duenez, neurri guzti horiek "atseginago, seguruago eta erosoago bihurtuko dute hiria".

Alkatearen hitzetan, garraio publikoa "funtsezkoa izango da" proiektuan, "erdiguneraino herritarrak hurbildu ahal izateko, jendez betetako erdigunea nahi dugulako, horrek bizitza sozial eta ekonomiko hobea ekarriko baitu".

Bestalde, Aritz Romeo Herri-Segurtasunerako eta Elkarbizitzarako zinegotziak Taconera kalea jarri du eredu gisa, abian jarritako neurriei esker, egunero hortik igarotzen diren auto kopurua 10.400tik 20.000-3.000ra murriztuko baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Iruñeko albisteak Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Gasteizen Gaurko azken ordukoa Iruñeko Udala azken ordukoa