Gizartea -
Istripua N-1 errepidean
Bost hildako Burgosen, auto baten eta kamioi baten arteko istripuan
Hildakoak, hiru adin txikiko tartean, frantziarrak eta familia bereko kideak dira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bost pertsona hil dira N-1 errepidean, Pancorbon (Burgos), auto baten eta kamioi baten artean izandako istripuan. Hildakoak —hiru adingabe tartean— frantziarrak dira, eta familia bereko kideak dira. Kamioi-gidaria, berriz, arin zauritu da.
Trafikoko iturriek baieztatu dutenez, istripua 07:42an gertatu da, N-1 errepideko 305. kilometroan. Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, auto batek eta kamioi batek talka egin dute bertan.
Gregorio Serrano Trafikoko zuzendari nagusiak Twitter bidez azaldu duenez, hildakoak frantziarrak eta familia bereko kideak dira. Gainera, horietako hiru adin txikikoak dira.