Gizartea -

Lur-astindua

2,7 graduko lurrikara izan da Cartagenan (Murtzia)

08:45ean jazo da Palos lurmuturrean, Espainiako Institutu Geografikoak emandako datuen arabera.

Lurrikara izan den eremua. Irudia: IGN
Irudia: IGN
Lurrikara izan den eremua. Irudia: IGN

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 2,7ko indarra harrapatu duen lurrikara izan da gaur goizean Murtzian. Espainiako Institutu Geografikoak (IGN, gaztelaniazko sigletan) emandako datuen arabera, lur-astindua 08:45ean jazo da Palos lurmuturrean, Cartagenan.

 

 

Segundo batzuk iraun duen eta intentsitate txikikoa izan den arren, 100 bat kilometrora ere sumatu dute, Alacanteko probintzian, hain zuzen ere. Twitterreko erabiltzaile batzuen arabera, Santa Polan eta Elxen ere sentitu dute:

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea Lurrikarak gaur