Gizartea -

Nafarroa

Foruzaingoak 224 km/h-ko abiaduran zihoan gidari bat harrapatu du Tuteran

Gidariari bide segurtasunaren aurkako delitua egotzi diote, AP68an baimendutako gehienezko abiadura nabarmen urratu baitzuen.

Foruzaingoak 224 km/h-ko abiaduran zihoan gidari bat harrapatu du Tuteran. Argazkia: Foruzaingoa
Foruzaingoak 224 km/h-ko abiaduran zihoan gidari bat harrapatu du Tuteran. Argazkia: Foruzaingoa
Foruzaingoak 224 km/h-ko abiaduran zihoan gidari bat harrapatu du Tuteran. Argazkia: Foruzaingoa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak bide segurtasunaren aurkako delitua egotzi dio gidari bati Tuteran, AP68an 224 km/h-ko abiaduran gidatzen harrapatu ostean.

Gizonezkoa Gironan matrikulatutako ibilgailu batean zihoan, iparralderantz, Bide Segurtasunaren patruila batek baimendutako gehienezko abiadura nabarmen urratu zuela atzeman zuenean kontrol batean.

Errepide horretan 2.240 auto kontrolatu zituen atzo Foruzaingoak. Bertatik igaro ziren ibilgailuen batez besteko abiadura 127,55 km/h-koa izan zen, hau da, baimendutakoa baino azkarrago zihoazen.

Foruzaingoak ohar baten bidez jakinarazi duenez, 392 gidari salatu zituzten (kontrolatutako autoen % 17,5). Gainera, horietako 126 gidariri 288 puntu kentzea proposatuko du, bide segurtasunarekin lotutako arau-hauste larriak leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gaurko albisteak Nafarroan Tutera berriak Gizartea Gaurko azken ordukoa Foruzaingoa