Gizartea -

Trafikoa

N-1 errepidea zazpi orduz itxita egon da Legorretan, istripu bat dela eta

Hiru kamioik eta auto batek talka egin dute, eta pertsona bat zauritu da. Errepidea berriro ireki dute 16:45 aldera. Zortzi kilometroko auto-ilarak izan dira.

Kamioietako bat iraulita geratu da. Argazkia: SOS Deiak
N-1eko istripua, Legorretan. Argazkia: SOS Deiak
Auto ilara luzeak N-1 errepidean, Legorretan, istripu bat dela eta

2:02

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru kamioik eta auto batek talka egin dute gaur goizean N-1 errepidean, Legorreta parean eta Irungo noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Errepidea berriro ireki dute 16:45 aldera.

Ezbeharra 08:53ean gertatu da. Kamioietako bat irauli egin da, eta kamioilaria arin zauritu da. Tolosako Asuncion klinikara eraman dute.

Garabiak bertaratu dira iraulita geratu den ibilgailua bidetik kentzeko.

Kamioia irauli eta bidean gurutzatuta geratu da. Argazkia: SOS Deiak

LEGORRETA N1 ISTRIPUA SOSDEIAK

Ebakuazio eta garbiketa lanak egin diren bitartean, Ertzaintzak trafikoa GI-2131 errepidetik desbideratu du.

Errepidea garbitzeko zazpi ordu behar izan dituzte. Errepidea itxita egon da tarte horretan, eta zortzi kilometro arteko auto-ilarak pilatu dira.

N1 LEGORRETA foto EIDER JAUREGI

Pilaketak sortu dira N-1ean. Argazkia: Eider Jauregi (EiTB)

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Gipuzkoako albisteak Gizartea Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Gasteizen Eguneko albisteak N-1