Gizartea -
Datuen babesa
1,2 milioi euroko isuna Facebooki, datuak baimenik gabe erabiltzeagatik
Facebookek datuak bildu, gorde eta erabili egiten ditu erabiltzaileen baimenik gabe, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak egiaztatu duenez.
Agentziak | Erredakzioa
Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak 1,2 milioi euroko isuna jarri dio Facebooki, Datuak Babesteko Legea urratzeagatik. Aipatutako erakundearen arabera, sare sozialak datuak bildu, gorde eta erabili egiten ditu, erabiltzaileen baimenik gabe.
Ideologia, sexu, sinesmen, gustu pertsonal edo nabigazio datuak zuzenean jasotzen ditu, bere zerbitzuen edo hirugarrenen web orrien elkarrekintzari esker, baina erabiltzaileari argi azaldu barik zertarako bildu eta erabiliko dituen.
Facebookek ez du erabiltzaileen baimena horretarako, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren arabera, horretarako eskaintzen duen informazioa desegokia baita.
Gainera, erabiltzaileen datu pertsonalak erabilgarri izateari uzten diotenean, ez dira erabat deuseztatzen, ezta erabiltzaileak horiek modu esplizituan deuseztatzeko eskatzen duenean ere.
Espainiako Bulegoaren esanetan, Facebookek Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren bi arau-hauste larri eta beste bat oso larri egin ditu, eta, hortaz, 1.200.000 euroko isuna jarri dio.