Gizartea -

Istripua

Bi txirrindulari zauritu dira Berriobeitin eta Muezen, erorikoen ondorioz

Zaurituak Nafarroako Bideko Amaren ospitalera eraman dituzte zauri arinekin.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi txirrindulari zauritu dira gaur Nafarroako Berriobeiti eta Muez herrietan, lurrera erorita.

Lehen istripua goizeko 10:49an gertatu da, Muez herria zeharkatzen duen NA-700 errepideko 31 kilometro inguruan. Bertan, 36 urteko txirrindulari bat lurrera erori da, ustez, katu bat bere paretik igaro ondoren. Iruñeko Bideko Amaren ospitalera eraman dute.

Bestetik, 11:10 inguruan, Berriobeitin, 50 urteko gizon bat San Kristobal menditik jaisten ari zela erori egin da, eta buruan kolpea hartu du. Ondorioz, pertsona hori ere erietxera eraman dute.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Iruñeko bideoak Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea bideoak Lizarra albisteak