Gizartea -

Trafikoa

Hainbat kilometrotako ilarak sortu dira A-8an, Bilbon, istripu bat dela eta

Lau autok elkar jo dute eta zazpi kilometrorainoko pilaketak sortu dira Irungo noranzkoan.

Zorrotzako bihurguneetan daude ilarak. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza
Zorrotzako bihurguneetan daude ilarak. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Istripua izan da goizean A-8 autobidean, Bilbo parean, Basaurirako noranzkoan. Ezbeharra dela eta, ilara luzeak sortu dira.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren arabera, lau autok elkar jo dute 07:30 aldera autobideko 114 kilometroan. Pilaketak Portugaleteraino iritsi dira.

Traban zeuden ibilgailuak errepidetik kendu dituzten arren, bost kilometroko ilarak zeuden 09:30ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Trafikoa Bilboko azken albisteak Azken ordukoa Bizkaia Gizartea bideoak Arabako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Gasteizen Albisteak A-8 Autobidea