Gizartea -
Trafikoa
Auto pilaketak AP-8n, Elgoibarren eta Zestoan, bi istripuren ondorioz
Bide berean izandako bi ezbeharrek 3 eta 4 kilometro arteko auto ilarak eragin dituzte, Irunerako noranzkoan. Ez da inor zauritu.
Agentziak | Erredakzioa
AP-8 autobidean, Zestoan, hiru autok izandako talkak eta bide berean, Elgoibarren, minutu gutxi geroago izandako beste ezbehar batek auto pilaketak eragin dituzte Irunerako noranzkoan.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, lehen istripua 07:15ean izan da: ezkerreko erreitik Irunera bidean zihoazen hiru autok talka egin dute.
Kolpearen eraginez, ez da inor zauritu, baina 3 eta 4 kilometro ere hartu dituzten auto ilarak sortu dira.
Pixka bat geroago, 07:30 aldera, turismo bat bidetik irten da Elgoibarren, eta ezkerreko erreian traba egiten gelditu da. Ondorioz, pilaketak sortu dira toki horretan ere.
Istripu horretan ere ez da inor zauritu.