Gizartea -
Jihadismoa
Jihadismoarekin ustez harremana izateagatik atxilotu dute gizon bat Lleidan
Atxiloketa berri honekin segurtasun indarrek erabat desegin dute sare sozialetan "ideologia guztiz erradikaleko" ideiak zabaltzen zituen taldea.
Agentziak | Erredakzioa
Guardia Zibilak Pakistango 25 urteko gizon bat atxilotu du gaur, Lleidan, autodoktrinamendu jihadista egotzita, Barne Ministerioak jakinarazi duenez.
Atxiloketa berri honekin segurtasun indarrek erabat desegin dute sare sozialetan "ideologia guztiz erradikaleko" ideiak zabaltzen zituen taldea.
Azken asteotan gizonaren erradikalizazioa erabatekoa izan dela ikusi dute ikertzaileek.
Atxilotutako gizonaren hiru anaia atxilotu zituzten ekainean, Farina operazioaren barne. Orduan atzemandako material informatikoari esker lortu du Guardia Zibilak gaur laugarren anaia atxilotzea.
Segurtasun Indar eta Kidegoek 200 terrorista jihadista atxilotu dituzte Espainian eta atzerrian, 2015eko ekainean terrorismoaren aurkako alerta laugarren mailan ezarri zutenetik.