Gizartea -

Bizkaia

40 urteko behargin bat hil da Erandioko enpresa batean

Makina batek gizona -Leioako bizilaguna- harrapatu zuen eta, horrezkero, oso larri eraman zuten Gurutzetako Ospitalera.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

40 urteko langile bat hil da atzo, asteartean, Erandioko enpresa batean izan zuen lan istripuaren ondorioz.

Antza denez, makina batek langilea (Leioakoa) harrapatu zuen 20:00ak aldera eta, horrezkero, oso larri eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Ondoren, hil egin da.

Beharginak aipatutako herri bizkaitarren Cables y Alambres enpresan egiten zuen lan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Erandio berriak Gaurko albisteak Bizkaia Leioa argazkiak Gaurko azken orduko albistea