Gizartea -

Jihadismoa

Gizon bat atxilotu dute Vinarosen (Castello), Bartzelonako erasoekin lotuta

Atxilotuak (24 urte ditu) abuztuan Katalunian izan ziren atentatuen egileekin harremana izan omen zuen.

Atxilotuak 24 urte ditu. Argazkia: EFE.
Atxilotuak 24 urte ditu. Argazkia: EFE.
Atxilotuak 24 urte ditu. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak pertsona bat atxilotu du gaur Vinarosen (Castello), abuztuan Bartzelonan eta Cambrilsen (Tarragona) izandako atentatuekin zerikusia duelakoan. Erasoen egileei laguntzea egotzi diote.

Atxilotuak 24 urte ditu, sortzez marokoarra da, baina Espainiako Estatuan bizi da, Espainiako Barne Ministerioak ohar baten bidez jakitera eman duenez. 

Ikertzaileen arabera, atxilotuak harremana izan zuen atentatuak prestatu eta egin zuen taldearekin, bereziki Abdelbaki Es Sattyrekin, taldearen ustezko buruarekin.

Barne Ministerioaren informazioaren arabera, gizonak "nortasun agiria eman zuen hidrogeno peroxidoa, alegia, lehergailua egiteko gai garrantzitsuenetakoa, erosteko. Gainera, ibilgailuak utzi zizkien terroristei lehergailuak eramateko".

Ikertzaileen ustez, zortzi kidek osatzen zuten taldea. Mossoek sei hil zituzten, eta gainerako biak Alcanarko etxean izandako leherketan zendu ziren, Rambletako erasoen bezperan. Lau pertsona atxilotu dituzte segurtasun indarrek: horietako bi kartzelan daude, eta beste biak aske daude jada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bartzelona albisteak Espainia Atentatuak argazkiak Gizartea Jihadismoa hoy Gaurko azken orduko albistea